Alboka
Euskal herri musikan agertzen diren soinu-tresnen artean, alboka izan da, txistu eta dultzainarekin batera, azken mendeetan iraunkortasunez eta nabarmen agertzen den horietako bat.
XX.mende erdialdean oso gutxi ziren alboka jotzen zutenak, baina mende horren bukaeraldean eman
zen bere berpizkundearen hasiera eta egun, soinu-tresna hau jotzen duten albokari asko dira berriro. Idazlan honetan XIX. mende bukaeratik XX. mende bukaera arteko alboka eta izan diren albokariei buruzko informazio orokorra eta ugaria bildu egin da.